Haur eta gazte literatura

Hirota jaunaren lorategiko telefono kabina

Hirota jaunaren lorategiko telefono kabina

Idazlea: Smith, Heather / Wada, Rachel (il.)

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 32

Argitaletxea: A fin de cuentos

Tsunamiak Makioren herria suntsitu zuenean, Makiok aita galdu zuen. Zoritxarrez, ez berak bakarrik. Denek galdu zuten norbait olatu handia etorri zen egunean. Atsekabeak herritarrak isilarazi zituen, eta Makiok gero eta amorru handiagoa zion itsasoari.

Baina, egun batean, Makioren bizilagun Hirota jaunak proiektu misteriotsu bati ekin zion, herritarrei sendatzen laguntzeko. Nola? Hirota jaunak telefono kabina bat eraiki zuen muino batean, eta, hari esker, Makiok eta beste herritarrek berriro gertu sentitu zituzten maite zituztenak.

Telefonoa deskonektatuta bazegoen ere, haizeak garraiatzen zituen hitzak. Egiazko istorio bat du oinarrian Hirota jaunaren lorategiko telefono kabinak, eta atsekabeari eta sendatzeari buruzko istorio zintzo eta hunkigarria da.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.