Haur eta gazte literatura

Kilker isil-isila

Kilker isil-isila

Idazlea: Carle, Eric

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 26

Argitaletxea: Pamiela etxea, Kalandraka

Eric Carleren liburu berri bat euskaraz, kartoi gogorrean egina eta soinuduna. Ikusteko eta entzuteko aparta. Hegoak indarrez igurtzita ere, kilker txikia ez zen kantatzeko gai. Eta inork ez zuen aditu haren soinua: ez otiak, ez marisorginak, ez harrak, ez adur-zimitzak. Ezta belardiko beste biztanleek ere, harik eta gau batez, ilargiaren argitan, kilker eme batekin topo egin zuen arte… Ipuin honetan Eric Carleren ohiko gaietako batzuk ageri dira: natura, denboraren joana, hazkuntza, transformazioa... Bai eta Eric Carleren proposamen plastikoaren ezaugarri asko ere: kolorea, marra azkarra edo collagea. Kartoi gogorreko liburu bikaina da umeei erakusteko zer izen polita duten euskaraz intsektu batzuek. Gainera, bukaeran, sorpresa soinudun ederra dago.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.