Haur eta gazte literatura

Martxanterak

Martxanterak

Idazlea: Goikoetxea, Marta / Landa, Iñaki

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 45

Argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen duen 'Ipuinak' bildumaren zazpigarren liburukiaren izenburua Martxanterak da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzen den album sorta da, eta ipuinek Lurraldeko pertsonaiak beste modu batean erakusten dituzte, hurbilean eta era ez- formalean, publiko gazteari zuzenduta.

Liburu honek modu erakargarrian emakume nekaezin batzuk erakusten ditu, Durangoko Santa Maria elizpearen babesean euren bizitzako hamarkadak eman zituztenak, bai neguan, bai udan, umeen eta ez hain umeen gustuko produktuak saltzen. Martxanterek, egunero, gozokiak, jostailuak eta litxarreriak saltzen zituzten postu ibiltarietan, goizean goizetik hasita.

Alaia eta bere familia dira saltzaile haien lan nekeza omendu nahi duen kontakizun honen protagonistak. Amaren urtebetetze egunean neskatoak oraindik ez du opari egokia aurkitu, eta Boniren laguntza funtsezkoa izango da aurkitu ahal izateko. Durangoko azken martxanterak edozein helburu lortzeko pazientzia eta iraunkortasuna ezinbestekoak direla erakutsiko dio. Neskatoak diaboloarekin jolasten den bitartean ikasiko ditu ikasgai hauek.

Idazlea eta ilustratzailea

Marta Goikoetxea (Amorebieta-Etxano, 1983). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, hainbat komunikabidetan idatzi du, baina gaur egun euskara irakasten dihardu. Bere euskarazko mikro-ipuinak Barakaldoko urteroko lehiaketan sarituak izan dira (finalista 2022an eta 2. akzesita 2023an) eta bere 'Pétalos rotos' ipuina Euskal Trenbide Sarea (ETS) literatur lehiaketan hautatua izan zen 2016an.

Iñaki Landa Fuentes (Portugalete, 1981). Hainbat aldizkari, egunkari eta editorialekin kolaboratzen duen ilustratzailea da. Joan Espasaren Tiempo Muerto, Harkaitz Canoren Kandelikara eta Miren Agur Meaberen Elurraren promesa liburuak ere ilustratu ditu.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.