Haur eta gazte literatura

New York, New York

New York, New York

Idazlea: Osoro, Jasone / Zubimendi Idarreta, Alai

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 112

Argitaletxea: Alai Argitaletxea

Bilduma: Go!azen. Zenbakia bilduman: 5.

Maddik eta Zurik New Yerseyn pasatu dute ikasturtea. Bizipen asko eta zirraragarriak bizi izan dituzte bertan, eta itzultzeko gogoz daude, baina aurretik Enara eta June bisitan joango dira bost egun elkarrekin New Yorken pasatzeko. Lagun batek utzitako apartamentuan hartuko dute ostatu eta, hiriarekin bat eginez, era guztietako abenturak gertatuko zaizkie: Empire Statera mozorrotuta igoko dira, metroan abestuko dute... eta ezezagun bat atzetik segika dutela ere irudituko zaie. New York inoiz ahazten ez diren hiri horietakoa izango da lau neskentzat.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.