Saiakera

Txomin Peillen Karrikaburu. Saiakera hautatuak

Txomin Peillen Karrikaburu. Saiakera hautatuak

Idazlea: Peillen Karrikaburu, Txomin / Sarrionandia, Joseba

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 472

Argitaletxea: Euskaltzaindia

Txomin Peillenen adiskidea zen Joseba Sarrionandia. Josebak liburu honekin Peillenek idatzitako saiakera-lan ugariak argitaratu nahi izan ditu. Horretarako, lanen edukia errespetatuz, testuak moldatu eta bateratu ditu. Lanak sei ataletan bereiztu ditu: idazlan autobiografikoak, idazlan antropologikoak, gure hizkuntza, Zuberoako kantari eta idazki zaharrak, literatura garaikidea eta politika itzulinguruak. Halaber, hitzaurrean, Txomin Peillenen bizitza eta lanen zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.