Etxe batek su hartu du Gasteizen, eta bizilagunek alde egin behar izan dute eraikinetik

Korazonisten kalean dago etxea. Taxista batek ohartarazi du larrialdi zerbitzuei. Bizilagun guztiak onik daude.

(ID_17042680629295) Gasteizko suhiltzaileak, Korazonisten kalean piztu den sutea itz
Suhiltzaileak, sua itzaltzen. / GASTEIZKO SUHILTZAILEAK
jon ordonez garmendia
2024ko urtarrilaren 3a
09:00
Entzun

Bart gauean etxe batek su hartu du Gasteizen, eta han bizi ziren bi familiek eraikina utzi behar izan dute. Korazonisten kalean piztu da sua, 00:40an; taxista batek ohartarazi die larrialdi zerbitzuei, eta udaltzainek eman diete bizilagunei etxetik ateratzeko abisua. Gasteizko Udalak jakinarazi du lo zeudela denak, sua piztua zenik jabetu gabe.

Suaren eraginez, eraikinaren teilatua erori egin da. Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dute 11 pertsona atera direla eraikinetik, onik. Gasteizko Udalak, berriz, bederatzi direla esan du, eta bi adingabe daudela tartean. Guztiak beste etxe batzuetara eraman dituzte. Udalak azpimarratu du bizia salbatu dutela horiek denek gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.