«Lurraldetasuna» jorratzen hastea nahi du EH Bilduk

2023ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak espero du lurraldetasunaren auzian «bideak irekiko» dituen legegintzaldia izango dela datorrena, eta jakinarazi du martxan dauden negoziazioetan hizpide izango dutela gai hori, baina uste du «presarik gabe» landu beharrekoa dela, «gauzak ondo eginez». Oskar Matute kidea bat dator: «Kongresuaren osaketak aukera ematen du eskubide eta askatasunen aldeko politika ausartak aurrera eramateko eta lurraldetasun ereduaren inguruko eztabaida irekitzeko». Astelehenean, Espainiako erregeak bilera sorta abiatuko du alderdiekin. EH Bilduk uko egin dio bilera horri. EAJko ordezkari bat astelehenean hartuko du Felipe VI.ak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.