Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute M ama* eme* ume* liburua, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika amaren eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak…Solasaldian, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez egileak arituko dira, eta Alaine Agirre idazlea arituko da dinamizatzaile.