POCTEFA-AFOMEF PROGRAMAKO ETA SAREBIDE EFA 156/04 PROIEKTUKO MULTIMEDIA EDUKIAK KUDEATZEKO SISTEMAREN (MAM) GARAPEN ZERBITZUA KONTRATATZEKO LIZITAZIOA

Euskal Editorea S.L.U.-ren Multimedia Edukiak Kudeatzeko Sistemaren (MAM) garapen proiektua POCTEFA-AFOMEF programako SAREBIDE EFA 156/04 berrikuntza proiekturen barruan txertatuta dago.


INTERREG POCTEFA 2021-2027 Lurralde Lankidetzako Programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionala (AFOMEF) deialdian hautatua izan ondoren, proiektuak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa izango du.


Euskal Editorea S.L.U.-k epea ireki du Multimedia Edukiak Kudeatzeko Sistemaren (MAM) garapen zerbitzua kontratatzeko eskaintzak jasotzeko.


Eskaintzak jasotzeko epea 2026ko apirilaren 4ko 20:00etan amaituko da.


Interesatuek helbide elektroniko honetara bidali beharko dute eskaintza: gerentea@berria.eus. Dokumentazioa pdf, odt eta doc formatuetan onartuko da. Eta mezuaren gaia hau izango da: MAM GARAPEN ESKAINTZA - "Eskaintza aurkezten duen erakundearen izena".




KLAUSULA ADMINISTRATIBOAK:



PRESKRIPZIO TEKNIKOAK:


[ESLEITUA]POCTEFA-AFOMEF programako eta SAREBIDE EFA 156/04 proiektuko Multimedia Edukiak Kudeatzeko Sistemaren (MAM) garapena gauzatzeko zerbitzua KAM Telekomunikazio Aholkularitza enpresari esleitu zaio, eta erakunde kontratatzaileak eta kontratistak 2026ko apirilaren 24ko datarekin sinatu dute zerbitzuari dagokion kontratua.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA