Jacob Schubert 22 urteko austriarrak etekin handia atera die Gabonetako oporraldiei. Kataluniako Santa Linya eskalada eskolan aritu da batez ere, eskolako bide gogorrenak kateatuz. Guztira, 9a zailtasuneko bost bide kateatu ditu hamar egunetan.
Denboraldi bikaina borobildu du austriar gazteak zailtasun goreneko bost bideen kateatzeekin. Munduko Kopako eta txapelketako txapeldun bilakatu zen 2012an, eta neguan ere forma fisiko onean mantentzen jakin duela erakutsi du azken lorpenekin. Ciudad de dios, Selecció natural, Analógica natural left exit eta Fuck de system bideak egin zituen lehenik; Direct open your mind bidearekin borobildu zituen oporraldiak urtarrilaren 3an. Ramon Julian Puigblanque izan zen azken bide hori egiten lehena, eta 9a+ zailtasuna proposatu zuen; baina hurrengo errepikatzaileek plus-a kendu diote, azkenean, 9an finkatuta.
Olianan ere bai
Oliana da Katalunian eskalatzaile asko jasotzen dituen beste eskoletako bat. Schuberten igoerekin batera, Isabelle Birh frantziarrak Fish Eye bidea eskalatzea lortu zuen. Horrela, 8c zailtasuneko bere lehenengo bidea sinatzea lortu du. Daila Ojeda, Eva Lopez, Caroline Civaldini eta beste emakume askoren lehen 8c zailtasuneko bidea izan da Fish Eye.
Mendia
Jacob Schubertek 9a zailtasuneko bost bide egin ditu 10 egunetan
Kataluniako Santa Linya eskalada eskola bisitatu du Gabonetako oporraldietan, eta maila bikaina erakutsi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu