Mendia

Mendi, zinema eta literatura jardunaldiak antolatu dituzte EHUk eta Mendik

Astelehenean hasi eta ostegunean bukatu, filmak, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira, Gasteizen

2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Mendi Zinemaldiak bigarrenez antolatu dituzte literatura, zinema eta mendia ardatz dituzten jardunaldiak. Los desconocidos del Mont Blanc filmarekin abiatuko dituzte topaketak, astelehenean, eta alpinismoari buruzko mahai inguru bat egingo dute ondoren, Oscar Gogorza kazetariarekin eta Luis Garagalza, Martin Simonson, Iñaki Moro eta Haritz Monreal EHUko irakasleekin. Asteartean, La conquista del Annapurna filmak irekiko du saioa, eta Eduardo Martinez de Pisonek eta Sebastian Alvarok La conquista del Anapurna y la invención del Himalaya hitzaldia egingo dute. Asteazkenean, Seven years in Tibet lana ikusi eta Patxi Basabe eta Iñigo Iarzaren hitzaldia entzuteko modua izango da. Letren Fakultatean dira hiru saioak, 18:00etan. Ostegunean, Florida zineman, Felix Linaresek zinemaren eta mendiaren arteko lotura aztertuko du. La montaña siniestra lana emango dute aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.