Alex Txikon alpinista lemoarrak lur orotakoa dela erakutsi du beste behin ere. Egunotan jauzi ikusgarriak egiten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Txikon Xtreme abentura kirolen telebista saioa grabatzen ari da. Erronka horren harira, igandean, urriak 6, Ak Helicopters taldekoekin hegaldia egin zuen helikopteroz, Usurbildik abiatuta (Gipuzkoa). Orion jauzi egin zuen, jantzia hegatsduna (wingsuit) soinean, eta hondartzan lurreratu zuen.
Asteartean, hiru base jauzi egin zituen mendizaleak Zion Flyers jauzilari taldeko bost kiderekin: Alex Berastegi, Juanra Nestares, Oscar Busturia, Pablo Otxoa eta Victor Gordillo. Lehenik eta behin, BECeko dorretik egin zuten jauzi, 93 metroko garaieratik. Ondoren, Arabako Errioxan globo aerostatiko batek 1.600 metroraino igo zituen jauzilariak, eta handik binaka egin zuten salto. Arratsaldean, berriz, Eskoriatzara (Gipuzkoa) jo zuten abenturazaleek, Maringo zubitik (90 metro) jauzi egiteko. Datozen asteetan beste hainbat jauzi egingo ditu Txikonek paraxutarekin; besteak beste, Oñatin Aitzulo ondoko hormetatik lehen jauzia egingo du.
Mendia
Txikon eta Zion Flyers taldekoak jauziak egiten ari dira Euskal Herrian
BECeko dorretik, helikoptero batetik, globo aerostatiko batetik eta Eskoriatzako zubitik salto egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu