Xabier Zarranz eta Jone Urkizu Apukon nagusi

Beroak eta hezetasunak eragin handia izan dute lasterketetan.Eneko Gardek eta Mariam Zapikok irabazi dute 65 kilometroko Long Trail

Erredakzioa
Donostia
2015eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sargoriak erabat baldintzatu zituen asteburuko Apuko Extrem (90 kilometro + 6.000 metro), Long Trail (65 kilometro + 4.500 metro) eta maratoi lasterketak (40 kilometro + 3.000 metro). Apuko Extremen, gizonezkoetan, Omar Valle eta Pedro Etxeberriak kontrolatu zuten lasterketa, baina Etxeberriak txakalaldia izan zuen, eta azkenean Xabier Zarranzek aurreratu zituen. Zarranz izan zen lehena (11:01:50), Valle bigarren (11:36:52) eta Iñigo Gil hirugarren (11:51:50). Pedro Etxeberria laugarren heldu zen.

Emakumeetan, Jone Urkizu izan zen onena, hasieratik bukaerara (13:22:00). Nabarmentzekoa da Urkizu hogeigarren izan zela sailkapen nagusian. Azpeitiarrak iaz ere irabazi zuen Apuko Extrem. Alde handia atera zien Mariam Bertolori (14:36:46) eta Maria Richterri (15:48:09).

Proba 108 korrikalarik bukatu zuten; 60 lagunek baino gehiagok bertan behera utzi zuten.

Apuko Extremen antzera jazo zen Long Trail proban. Gizonezkoetan, Gaizka Barañano ultratrailetako euskal selekzioko kide eta Apuko Extremeren 2013ko eta 2014ko irabazlea nagusi izan zen lasterketaren zati handienean, baina txakalaldi batek jota, hirugarren amaitu zuen (8:59:30), laugarrena harrapatzear zuela. Eneko Gardek irabazi zuen (8:39:23), eta Josu Azkune izan zen bigarren (8:43:15). Emakumeetan, Mariam Zapikok (10:06:09), Aitziber Osinaldek (10:31:44) eta Ana Piquerasek (13:24:08)osatu zuten podiuma. Zapiko hamalaugarren izan zen sailkapen nagusian, eta Osinalde, hogeigarren.

Maratoian, Erlantz Zaldunbidek (4:56:44) eta Ragna Debatsek (5:30:01) irabazi zuten. Debats hamargarren izan zen sailkapen nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.