Albistea entzun


Larraungo lurretan

Ibilaldi honetan, Lekunberritik abiatuko gara, eta Arruitz, Aldatz eta Etxarri herriak lotuko ditugu, beren lurretan barrena ibiliz.
  • Herrialdea: Nafarroa
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak:

    Lekunberri, Santa Kruz ermita, Arruitz, Aldatz, Etxarri, Plazaolako bide berdea, Lekunberri

  • Distantzia: 11 km
  • Iraupena: 3 ordu
  • Abiapuntua: Lekunberri

Mikel Arrizabalaga -

2023ko maiatzak 23
Larraun udalerria hamasei herrik osatzen dute. Administratiboki independentea den Lekunberri herritik abiatu, eta Larraungo Arruitz, Aldatz eta Etxarri herriak lotu ditugu ibilbide zirkular honekin. Marra zuri eta horiek erakusten diguten norabidean, Plazaolako trenbide zaharraren geltokitik aterako gara errepidean gora. Errepidea utzi eta gero, basoan sartuko gara, eta hainbat bidegurutzerekin topatuko gara. Seinale zaharrak bilatu, eta haiek erakutsiko digute Arraitz herrirainoko bidea. Muino txiki batean San Kristobal eliza dago, 1200. urtearen inguruan eraikia eta protogotiko estilokoa. Armarria duten eraikin ederrak ikus daitezke, gehienak XVIII. mendekoak.

Arruitzetik, Aldazko bidea hartuko dugu, Gesalako Bidea izeneko ibilaldiaren seinale laranjen laguntzaz. Gainerako ondareari dagokionez, antzinako gatzagen aztarnak toponimian aurkitzen ditugu, Gesalazarra, Gesalalde edo Gesalaldeko Bidea izenekin. Halaber, Galtzinlabe izeneko leku batean, lehen kare labea zegoen ingurunean.

Basoan behera egin, ataka pare bat gainditu, eta Aldazko lehen etxeen ondora iritsiko gara. Eraikin gehienak mendiko ohiko etxeak dira, baina badira herrian izaera handia duten etxe nobleak ere. Bi dira nabarmentzen diren jauregi etxeak: Loperena eta Goldarazena, XVIII. eta XIX. mendeetan eraikitakoak eta herriko plaza zabalenari begira, garai berekoa den iturria kokatuta dagoen plazan, hain zuzen ere.

Etxe ederrez gain, herriak baditu beste eraikin aipagarri batzuk: agustindar moja komentu neorromanikoa, Done Martin parrokia berria, herriaren erdian kokatuta dagoen eliza neoklasikoa eta, herriaren goiko aldean, kanposantuaren ondoan dagoen Santa Luzia baseliza. XIII. mendeko antzinako parrokia kubiko gotiko honetatik ibarraren ikuspegi zabala izango dugu.

Herrira jaitsi, eta porlanezko bidetik Etxarrirantz joko dugu. Herriaren goiko aldean San Migel eliza eta pilotalekua ikus ditzakegu. Etxeak ibarreko beste herrikoen estilo berekoak dira. Horiez gain, aipagarria da elizaren ondoan dagoen harrizko lau zutabe dituen konjurotoki izeneko egitura. Antzina, ibarreko biztanleek fede handia zuten konjuru eta sorginkerietan, ekaitzaren eta txingorraren aurka borrokatzeko. Beren zerbitzuen truke, apaizek, sakristauek edo exorzistek saria eskatzen zuten espezie hauetan: oiloak, gaztak, arbiak. Historikoki, biztanleek irtenbide esoterikoak erabili dituzte naturako indarren mehatxuaren aurrean, pertsonek menderatu ezin dituztenak.

Etxarriko etxetzar dotore eta ederren artean igaro eta gero, Lekunberrirantz abiatuko gara, GR-12aren seinale zuri-gorriek erakusten diguten norabidean. A15 autobidearen azpiko aldetik pasatu eta berehala, ezkerraldera joko dugu, Plazaolako trenaren geltoki aldera zuzentzen den bide berdean barna. Lekunberriko goiko aldetik marrazten den bide honek abiapuntura eramango gaitu, geltoki zaharraren ondora, hain zuzen ere. Lau hamarkadatan, Nafarroako eta Gipuzkoako hiriburuak lotzen zituen trenbidea ez zen nabarmendu bere garrantzi ekonomikoagatik, baina oso ezaguna egin zen egiten zuen ibilbide osoan zehar. Izen desberdinez izendatzen zuten: Plazaola, Plazaolako trena, Plazaolako trenbidea edo Tren Txikia. Gaur egun, trenbide zaharraren trazatua aprobetxatuz, Leitzarango haranean barrena doa. Bide berdearen lehen zatia Leitzan amaitzen da, baina beste 35 kilometroetan aurrera egiten du Larraun ibarrean barrena, Uitzi, Lekunberri eta Latasa herri nafarrak zeharkatuz.

Eguraldi iragarpena Lekunberri
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

'Arrakalak', CVCPHOTO lehiaketako irudi irabazlea: txirrindulari bat ageri da Esako urtegi idortuko arrakaletan. ©Carlos de Cos Azkona

Esako 'Arrakalak' garaile CVCEPHOTOren 9. aldian

Ramon Olasagasti

Carlos de Cos Azkona soraluzetarrarena da irudia. Bigarren saria Krystle Wright argazkilari australiarrak eskuratu du, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia iragarriko duen kartelaren saria, Yhabril Moro bilbotarrak, X-Man argazkiarekin.

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
Everestek ohiko bideko ilarak. ©

Everest, 70 urte munduaren talaia izaten

Ramon Olasagasti

1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten 600 igoera baino gehiago izan dira dagoeneko, 13 lagun hil dira, eta 4 desagertuta daude.

Xabi Ormazabal, eta, atzean, Cho Oyu; mendi horretan hil zen. ©XABIER ORMAZABALEN BILDUMA

Oroimenean daukate

Ramon Olasagasti

Xabier Ormazabal oroitzeko festa egingo dute gaur Urretxun, eta haren izena daraman bekaren aurtengo deialdia aurkeztuko dute. Horrez gain, Alex Areizagaren 'Itzalak' eta Alex Txikonen 'Manaslu neguan' filmak proiektatuko dituzte.
  • Herrialdea: Nafarroa
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak:

    Lekunberri, Santa Kruz ermita, Arruitz, Aldatz, Etxarri, Plazaolako bide berdea, Lekunberri

  • Distantzia: 11 km
  • Iraupena: 3 ordu
  • Abiapuntua: Lekunberri

Eguraldi iragarpena Lekunberri
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C