Albistea entzun


Itxinako erraietan

Ibilaldi honetan, harrizko harresian irekitako Atxuloko arku naturala eta Mariren bizilekua den Supelegorreko haitzuloa ezagutuko ditugu
  • Herrialdea: Bizkaia
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 9,2km

Estekak

Mikel Arrizabalaga -

2023ko ekainak 6
Pagomakurreko aparkalekuaren ondoan dagoen atsedengunerantz egingo ditugu lehen urratsak, eta haren amaieran dagoen konifera basoan murgilduko gara segidan. Egurrezko zubitxo batzuek bidean aurrera egiten lagunduko digute, eta basotik ateratzean altuera irabazten hasiko gara. Bidezidorrak egurrezko hesi baten ondotik jarraitzen du, eremu garbira heltzeko. Zelaira ateratzean maldan gora jarraituko dugu, aurrez aurre ikusiko dugun Itxinako kareharrizko harresirantz gerturatuz. Atxuloko pasabidea gertuago, bere oinera igoko gara, eta, segidan, igoera bizi batek bere ondora igoko gaitu.

Itxinako sarbide naturala den pasabide hori izen desberdinez ezagutu ohi da: Atxulo, Atxulaur begia edo atea, Atxular... Guk Atxulo erabiliko dugu, bide seinale zaharretan adierazita dagoen lez. Itxina da euskal mitologiaren jeinu askoren bizileku: laminak, zezen gorri, Mari eta beste. Joxemiel Barandiaranek jasotakoaren arabera, leku horretan garai batean hildako lapur batek gordea zuen urrearen bila joaten zirenei euskal mitologiako Zezengorri izenez ezaguna den jeinua ahotik sua zeriola agertzen omen zitzaien. Lapurraren hezurrak ekarri zituztenean, zezenak berriro agertu ez, eta urrea aurkitu omen zuten.

Ate naturala zeharkatu ostean, Atxuloko trokea izeneko bidegurutzera helduko gara. Ezkerraldetik jarraituz gero, Kargaleku aldera zuzentzen den bidea hartuko dugu. Itxinako labirintoa zeharkatzeko biderik erabiliena da. Baina bide hori gerorako utzi, eta eskuinekoa jarraituko dugu, gertu dauden haitzuloen aldera zuzenduz. Mendigunea karstikoa da, irregularra, zulo sakon eta leizez beterikoa, eta zaila izaten da ondo orientatzea. Beraz, arreta handiz ibili behar da. Batzuetan, harri piloek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea; besteetan, marra gorri zaharrak ikusiko ditugu, edo mendizaleen joan-etorriekin eragindako higadurak. Baina, oro har, erraz gal daitekeen lekua da. Beraz, komeni da ingurua ezagutzen duen norbaitekin joatea, GPSa erabiltzea edo mendian eskarmentu handia izatea. Laino edo elur egunetan hobe ez bertaratzea.

Bidegurutzetik hego-mendebaldera joko dugu, eta zazpiehun bat metro egin ostean, Itxulegor haitzuloaren ondotik igaro, eta berehala iritsiko gara Supelegorreko haitzulo erraldoira. Hogei bat metro zabal eta beste horrenbeste metro altu den haitzulo hau oso ezaguna da, Mariren bizilekua delako: Anbotoko Dama, euskal mitologiako pertsonaiarik ezagunena. Kondairaren arabera, Mari bidaiaria da. Euria egiten duenean Anboton bizi omen da; lehortea denean, berriz, Aloñan, eta uztak onak direnean, Supelegorren.

Elezaharrak haitzuloaren magalean utzita, etorritako bidetik atzera egin, eta Atxuloko bidegurutzera itzuliko gara hego-ekialderantz, Kargaleku aldera zuzentzen denari jarraitzeko. Harri piloek erakusten diguten norabidean Lexardiko borda edo arditegira ailegatuko gara. Labirintoa zeharkatzen jarraituko dugu, tarteka belardiak, gehienetan baso eta haitzarteak lagun izango ditugularik. Hego-ekialderantz zuzentzen den xendatik Kargalekura iritsiko gara, Itxinatik ateratzeko —edo sartzeko— lepo txikira. Arrabako zelaiguneak gure mende, maldan behera abiatuko gara belardian marrazten den xenda nabarmenean zehar. Gertu dagoen Ganguren mendi taldearen aterpera jaitsiko gara berehala, Itxinako labirinto hautsiak sortu dizkigun nekeak arintzeko leku aproposa.

Atsedenaren ostean, aterpearen ondotik ateratzen den bide zabala hartuko dugu, gure eskuinera Aldamin eta Gorbeiako tontorretarantz zuzentzen diren bideak utzita. Arrabako zelaiguneei eta Lekandako tontorrari azken begirada eman, eta Pagomakurrerantz jaisten den pista zabalean zehar jaisten hasiko gara. Ia hiru kilometro egin beharko ditugu ibilaldiaren abiapuntura heltzeko.

Eguraldi iragarpena
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

Jan Margarit kataluniarra helmugaratzeko unean. ©Christophe Dauphine / Skyrhune

Jan Margarit eta Blandine l'Hirondel garaile Skyrhunen

Ramon Olasagasti

Euskal Herriko Kopako zortzigarren eta azken proba izan zen Azkainekoa (Lapurdi). Zortzi lasterketetako emaitzak kontuan izanda, Beñat Katarain zegamarra (Gipuzkoa) eta Oihana Zubillaga anoetarra (Gipuzkoa) gailendu dira.

Jendetza, mendian, Zegama-Aizkorriko aurreko aldi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Etiketa berdea, mendiko proba etikoen aldeko konpromisoa

Ramon Olasagasti

Lasterketek azken urteotan hartu duten norabidearekin kezkaturik, hausnarketa kolektibo bat egin dute hainbat mendizalek, korrikalarik eta antolatzailek, eta proiektu bat jarri dute martxan mendiko proba hauetan ingurumenaren jasangarritasuna, elkartasuna eta berdintasuna sustatzeko.
Clementine Geoffray eta Alain Santamaria, garaipena eta errekorra Gorbeia Suzien proban

Geoffray eta Santamaria, garaipena eta errekorra Gorbeia Suzien proban

Ramon Olasagasti

Emakumezkoetan, frantziarrak jaitsieran hartu die aurre lehiakideei. Gizonezkoetan, Ezcarayko (Errioxa, Espainia) korrikalariak ondo eutsi dio gurutzera iristeko azken maldetan lortutako aldeari. Onditz Iturbe eta Markel Urigoitia izan dira lehen euskaldunak.

Noemi Vachon frantziarra, iazko irabazlea, probako une batean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Oilarren arteko lehia izango da bihar Gorbeia Suzien proban

Ramon Olasagasti

Skyrunning World Series zirkuituko hamaikagarren proba izango da Zeanurikoa, azken aurrekoa. Iris Pessey frantziarra eta Antonio Martinez espainiarra sailkapen nagusiko lehen postuari eusten saiatuko dira, baina estua izango da dema. Bihar bada beste topaketa bat ere: Skyrhune proba, Azkainen (Lapurdi), Euskal Herriko Kopako azkena.

  • Herrialdea: Bizkaia
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 9,2km

Estekak


Eguraldi iragarpena
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C