'Brexit'-eko trantsizio epea 2020. urte bukaeran amaitu nahi du Barnierrek

EB Europako Batasuneko 'brexit'-erako negoziazio buru Michel Barnierrek trantsizio epea 2020ko abenduaren 31ean amaitzea porposatu du.

Michel Barnier, 'brexit'-erako EBren negoziatzaile. STEPHANIE LECOCQ / EFE
2017ko abenduaren 20a
13:35
Entzun

Brexit-a gauzatzeko EB Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko negoziazioak bigarren fasera sartzear daude, eta etorkizuneko erlazioa jorratuko dute horietan. Bitartean, 2019ko martxoan Erresuma Batuak batasuna utzi ondoren hasiko den trantsizio epea amaitzeko data proposatu du Michel Barnierrek: 2020ko abenduaren 31. "Europako Batzordearen ikuspegitik epe hori amaitzeko data logikoena 2020ko abenduaren 31 da, urteetako esparru finantzarioa bukatzen den data baita", azaldu du Barnierrek.

Erresuma Batuko lehen ministro Theresa Mayek, berriz, epeak irteera gauzatzen den momentutik bi urte irautea nahi du, hau da, 2021eko martxora arte. Beraz, bi aldeek akordio bat lortu beharko dute. Bruselak 2018ko urriarako amaitu nahi ditu negoziazio guztiak: trantsizio epearen baldintzak eta etorkizuneko harremanak.

Trantsizio eperako hainbat gako ere ezarri ditu EBren negoziatzaileak. Barnierren esanetan, aduana batasunak bere horretan jarraituko du, eta Erresuma Batuak epe horretan batasunak onartzen dituen arauak errespetatu beharko ditu. "Ez da kartara eginiko trantsiziorik egongo", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.