Nazio askatasunaren aldeko borroka desberdinen lekukotasunak bildu dituzte Komite Internazionalistek eta gaurik igandera bitartean entzungai izango dira Bilboko Zirika Herri Gunean. Arratsaldeko 19:00ean hasiko dituzte jardunaldiak Callum McRaek kazetariaren testigantzarekin. Azken urteetan Sri Lankan egiten ari diren "genozidioa" gertutik ezagutzen du McRaekek.
Datozen egunetan ere izango da, hala ere, zer entzun eta zertaz eztabaidatu. Besteak beste, Euskal Herria, Katalunia eta Kurdistango kasuez arituko dira eta izango da topaketa eta batzar irekietan parte hartzeko aukerarik ere.