Mundua

'Irma' hurakanak 28 hildako eragin ditu Karibean

Hirugarren mailatik lehenengora jaitsi da Irma hurakanaren indarra. Floridan 3,4 milioi etxe argindarrik gabe geratu dira, eta Miamiko zati handi bat urpean da.

Miamiko kale bat urpean. ERIK S. LESSER, EFE
2017ko irailaren 11
12:01
Entzun

Indarra galdu arren, 137 kilometro orduko haize erauntsiak eta uholdeak eragiten jarraitzen du Irma hurakanak. Karibean, lurra ikutu zuenetik 28 hildako eragin ditu eta azken orduetan Floridara (AEB) heldu da. Han argindarrik gabe geratu dira 3,4 milioi etxetan, eta Miami hiriko eremua asko urpean daude. Horiek hala, "hondamendi eremu" izendatu du estatua Donald Trump presidenteak.

Uharteetan eragin du kalte gehien hurakanak. Birjina Uharte Britainiarretan, esaterako, bost pertsona hil dira eta kalte material handiak eragin ditu. Hori nahikoa ez, eta datozen orduetan beste hurakan bat espero dute Karibean. Jose izena jarri diote azken horri, eta adituek aurreratu dutenez, ez da aurrekoa bezain indartsua.

Giza laguntza

Nazioartetik hasiak dira giza laguntza bidaltzen kalteak jasan dituzten herrialdeetarako. Operazio horietan parte hartzen ari dn herrialdeetako bat da Erresuma Batua. Bertako armadak hegazkin militarrak bidali ditu Karibe aldera. Horietako batzuk Hondarribiako aireportuan ikusi ahal izan dira asteburuan, bertan geratzen baitira hornigaia hartzeko. Bideoa: Aireko militar britainiarrak Hondarribiako aireportuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.