'La Vanguardia'-ren arabera, Ciutadansek irabaziko lituzke bozak

Gehiengo osoa hortxe lukete indepenentistek. 67-71 hautetsi batuko lituzkete, eta 68 behar dituzte.

Bartzelotako hautesleku bat. QUIQUE GARCíA, EFE
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko abenduaren 21a
22:45
Entzun

Kontaketa estua izango dela iragarrita zegoen, eta halaxe berretsi du La Vanguardia-ko zundaketak ere. Ciutadans jotzen du bozen irabazletzat, eta 34-37 eserleku ematen dizkio; atzetik pega-pega eginda, ERC edukiko luke, 34-36rekin. Junts Per Catalunya (JPC) letorke gero, 28-29 diputaturekin; PSCri 18-20 ematen dizkio, Catalunya En Comuri 7-8, CUPi 5-6, eta PPri 3-5.

Gehiengo osoa eskura lukete independentistek, zundaketaren emaitzen arabera. 67-71 diputatu batuko lituzkete ERCk, JPCk eta CUPek.

%1eko aldea besterik ez da egongo independentistek eta unionistek bloke gisara batuko dituzten botoen artean, zundaketaren emaitzen arabera. Comukoek izango lukete giltza, beraz.

GAD3 taldeak egin du zundaketa, La Vanguardia-k, RAC1ek eta 8TVk osatzen duten Godo taldeak eskatuta. 3.200 elkarrizketa egin dituzte telefonoz, 19:00ak arte. 20:00etan hautetsontziak itxi eta segituan eman du ematzen berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.