Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkate zenean, nazioarteko ordezkaritza batekin 2015eko otsailean lurralde okupatuetara egindako bidaian jasotako lekukotasunekin dokumentala osatu zuen Kristina Berasain BERRIAko Mundua saileko arduradunak.
Bertan, hizketan ageri dira Aminatou Haidar, El Ghalia Djimi, Brahim Dahan, Hammad Hmad, Najat Khnaibila, Mbarka Aalina Abaali, Fatma Zarego, Ahmed Salem, Lahibib Salhi, Mohamed Fadel Lili, Bachir Azman, Mohamed Mayara... Haien guztien ahoetatik, egunero bizi duten egoeraren berri jakingo dugu: "Erresistentzia, oinazea eta sufrimendua, heriotza eta bizitza, eta bereziki, duintasuna".