INDIA

'Selfie' bat egiten ari ziren hamasei pertsona hil ditu tximista batek Indian

Indian 50 pertsona baino gehiago hil ziren, atzo, ekaitzek eragindako tximistengatik

Tximistak, atzo, Jaipurreko (India) zeruan. BERRIA
2021eko uztailaren 12a
17:10
Entzun

Tximistek 2.000 bat pertsona hiltzen dituzte, urtero, Indian. Hori diote datu ofizialek. Rajastan estatuko hiriburu Jaipurren gutxienez hamasei lagun hil zituen tximista batek atzo, turista ugari biltzen dituen XII. mendeko zaintza dorre batean selfie-ak egiten ari ziren bitartean. Poliziaren buruetako batek hedabideei jakinarazi zienez, gehienak gazteak ziren. Rajastan estatuan bertan beste bederatzi hildako eragin zituzten tximistek, eta 50 bat gehiago India iparraldeko Uttar Pradesh eta Madhya Pradesh estatuetan.

Indiako Meteorologia Departamentuaren datuen arabera, ekaitzek eragindako tximisten ondorioz hildakoak bikoiztu egin dira 1960eko hamarkadaz geroztik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.