PARAGUAI
10 urteko zigorra Oviedo jeneralari
Paraguaiko Armadako buru ohi Lino Cesar Oviedo jenerala atzo iritsi zen herrialdera hamar urteko kartzela zigorra betetzeko. 1999ko martxoan Luis Maria Argaña presidenteordea hiltzea leporatu zioten Oviedori eta, geroztik, Brasilen zegoen babestuta. Auzitegi militar batek ezarritako zigorraren ondoren, atzo Asuncion hiriburura iritsi eta berehala Viñas Cue presondegi militarrean sartu zuten. Irudian, Oviedo, atzo, espetxean sartu aurretik bere jarraitzaileak agurtzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu