Yemengo Yaar herriko armen enpresa batean hainbat leherketa izan dira, eta 100 bat lagun hil dira. Iturri ofizialen arabera, oposizioko kideek eta "Al Kaeda inguruko erradikal islamdarrek" hartu zuten atzo lantokia, eta leherketak gaur izan dira.
Berri agentziek esan dute armak lapurtzen ari zirela gertatu direla eztandak.
Beste hainbat lagun zaurituta daude, erredurekin.
Lantokiaz gain, Yaarreko irratia ere hartu zuten.