10.000 lagunek etxea utzi behar izan dute Filipinetan
MANILA. Filipinetako Gobernuaren eta borrokalari musulmanen arteko gatazkek eraginda, 10.000 pertsonak baino gehiagok beren bizilekutik alde egin behar izan dute Filipinetan hegoaldean. Gizartearen Defentsarako iturriek aditzera eman dutenez, Filipinetako armadak aire, lur eta itsaso bidezko erasoak egin ditu ustezko borrokalari musulmanak atzemateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu