100.000 soldadu gutxiago izango dituzte AEBek
WASHINGTON. Leon Panetta AEBetako Defentsa idazkariak mozketak iragarri ditu, eta 100.000 soldadu gutxiago izango dituztela jakinarazi du. AEBek «edozein etsairi» aurre egiteko ahalmenari eutsiko diotela nabarmendu du. Datozen hamar urtetan 371.000 milioi euro gutxiago izango ditu Pentagonoak. 2001eko irailaren 11ko atentatuez geroztik, lehen aldiz defentsara bideratutako aurrekontua murriztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu