Ezbeharra Myanmar hego-ekialdean gertatu da, hegazkina Myeik hiritik abiatu eta gero. Larrialdi zerbitzuek fuselajearen zati bat topatu dute Daweitik gertu, Voa Burmese hedabidearen arabera.
Myanmarko armadak zabaldu duenez, hegazkinak "bat-batean" galdu du kontaktua, aireratu eta ehun bat kilometrora. Abioia Txinan sortutako Y-8F-200 hegazkin bat da, 2016ko martxoaz geroztik da Myanmarko armadarena, eta 809 hegaldi ordu zituen. Rangunera bidean zihoan.
Guztira, 104 lagun zihoazen barruan: 90, militarrak eta horien senideak ziren; gainerako hamalauak, berriz, tripulazioko kideak. Sei itsasontzi eta hiru hegazkin ari dira erreskate lanetan.