Egipton 11 turista atzerritar bahitu dituzte. Asuan-en egin dute ekintza, herrialdearen hegoaldean, Sudan ondoan. Bahituen artetik bost italiarrak dira, beste bost alemaniarrak eta bat errumaniarra, Zoheir Garana Egiptoko Gobernuko Turismo ministroak esan duenez. Beste zortzi egiptoar ere bahitu dituzte ekintza berean; haien artean, armadako ofizial bat.
Bahitu dituztenean, hamabostak safari bat egiten ari ziren herrialdeko hego-mendebaldeko basamortuan, eta zortzi egiptoarrak 11 haiei laguntzen ari ziren.
Gertaera ostiralean izan zen, baina gaur jakin da, egiptoar bahitu batek bere emazteari telefonoz deitu dionean.
Burua estalita zuten lau lagunek egin zuten bahiketa, Garanaren arabera, eta haien askatasunagatik dirua eskatu dute. Bahitzaileak jadanik Sudanen daudela dio Egiptoko Gobernuak. Honek esan du bahitzaileak Sudangoak edo Txadekoak direla.
Niloko bailaran turisten aurka izandako erasoak ez dira oso ohikoak izan azken urteetan, 2004 eta 2006 artean Sinaiko penintsulako instalazio turistikoen aurka bonbaz eginiko zenbait eraso izan ziren arren.
Mundua
11 turista atzerritar bahitu dituzte Egipton
Bost lagun italiarrak dira, beste bost alemaniarrak eta bat errumaniarra. Bahitzaileek dirua eskatu dute. Beste zortzi egiptoar ere bahitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu