Santo Domingotik 145 kilometrotara dagoen espetxean izan den matxinadan 110 zerraldo zenbatu dituzte, baina kiskalita hil direnak gehiago izan daitezkeela uste du Poliziak.
Matxinatu diren presoek koltxoi batzuk erre, eta sute handia sortu dute. Balaz zaurituta gutxienez 25 lagun daudela diote, eta erredurekin eta asfixiarekin ere hainbat lagun dagoela, horietako batzuk larri.
Dominikar Errepublika
110 lagun hil dira, espetxe bateko matxinadan
Dominikar Errepublikako Higuey espetxean matxinada egin dute gaur goizaldean presoek, eta gutxienez 110 lagun hil dira. Iturri ofizialen arabera, presoen bi talde borrokan hasi dira, eta gero, haietako batzuek matxinatu egin dira. 400 preso zeuden pabilioi bati su eman diote, eta jende asko hil da, erreta. Espetxean egoera kontrolpean dutela jakinarazi du poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu