Bi urteko haur bat atera da bizirik Sudango hegazkin istriputik; beraz, 115 dira hildakoak, gainerako 105 bidaiariak eta eskifaiako hamar kideak.
660 kilometro inguruko bidaia egin behar zuen ezbeharra izan duen Boeing 737 hegazkinak, Port Sudan hiritik Khartum hiriburura bitartekoa. Sudango Gobernuko iturriek azaldu dutenez, Port Sudango aireportutik abiatu eta berehala hasi da gidaria arazo teknikoakzituela jakinarazten; aireportura itzultzeko baimena eskatu du, eta, nonbait, denborarik ez, eta lurrartzen saiatzen ari zela gertatu da ezbeharra.
Hegazkinak su hartu du, eta, ondorioz, gorpuak kiskalita daude. Aireportutik bost bat kilometrora jazo da istripua, eta hilotzak inguru hartan guztian daude banatuta.
Oraindik ez dute argitu Boeing 737an atzerritarrik zihoan edo ez.
Istripuak
115 dira Sudango hegazkin ezbeharrean hildakoak
Hegazkin batek istripua izan du Sudanen, eta, 115 lagun hil dira —105 bidaiari eta eskifaiako hamar kideak—. Lagun bakarra atera da bizirik: bi urteko haur bat. Port Sudan hiritik Khartum hiriburura zihoan hegazkin hori, eta airea hartu eta berehala lurrera erori da. Lehen ikerketen arabera, eguraldi txarrak eragin du ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu