Bagdad Irakeko hiriburuko Sadr auzo xiitan gutxienez 118 pertsona hil ditu gaur bonba-auto batek, eta zaurituak ehun pasa dira.
Hiriburuko biztanleen ia herena Sadr Hiria auzoan bizi da, eta bonba-autoak txikizio handia eragin du. Poliziak esan duenez, autoa suizida batek gidatuta zegoen eta plaza batean egin du eztanda.
Ez hura izan Bagdaden gaur izan den atentatu bakarra, beste bost bonba-auto jarri dituztelako. Horietan beste 52 lagun hil dituzte. Beraz, denera, gutxienez gaur 170 pertsona hil dira han.
Irak
118 lagun hil ditu Bagdaden bonba-auto batek
Xiiten auzo batean izan da atentatua. Hiriburuan beste 52 lagun hil dituzte gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu