Falujako bonbadaketa atzo gaueko hamaiketan hasi zen, eta goizalderarte luzatu da. Batik bat Jaiti auzora bota zituzten lehergailuak soldadu estatubatuarrek.
Samarran hildako bost lagunak zibilak edo milizianoak diren ez dute argitu. AEBak hiri hori kontrolpean hartu nahian dabiltza, eguneroko erasoan.
Bagdadeko Sadr Cityauzoa ere bonbardatu dute, baina oraindik ez da jakin hildakorik ba ote dagoen.
Iraken okupazioa
12 lagun hil dituzte Falujan eta Samarran
Gaur gauean ere Faluja bonbardatu egin dute AEBek, eta gutxienez zazpi lagun hil eta 13 zauritu dituzte. Lekukoek esan dutenez hildakoak zibilak dira, gehienak emakumean eta haurrak. Samarra ere airetik erasotu dute gaur, eta han hildakoak bost izan dira, zaurituak berriz, 20.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu