Mundua

120 lagun atxilotu dituzte Turkian, Al Kaedarekin lotura dutelakoan

2010eko urtarrilaren 22a
11:44
Entzun
Turkiako Poliziak 120 lagun atxilotu ditu gaur, Al Kaeda taldearekin lotura dutelakoan. Hamasei probintzitan egin ditu atxiloketak, Anadolu Turkiako berri agentziak jakitera eman duenez. Atxilotuen artean Turkiako hego-ekialdeko Van eta Gaziantep probintzietako Al Kaedaren ustezko buruzagiak daude. Hango Poliziak dio erakunde haren aurka inoiz egin duen sarekadarik handiena dela gaurkoa.

Gaurko operazioa astelehenean Adana probintzian egindakoaren ondorioz etorri da. Sarekada hartan 21 lagun atxilotu zituzten, eta horietariko hamasei espetxeratu, Al Kaedarekin zerikusia zutelakoan.

Al Kaedari Turkian leporatutako azken erasoa 2007ko uztailean gertatu zen. AEB Ameriketako Estatu Batuek Istanbulen duten kontsulatuari eraso egin zioten, eta hiru polizia eta ustezko hiru erasotzaile hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.