Italian hilaren 6an izandako lurrikarak txikituta utzi du Abruzzo eskualdea -herrialdearen erdialdean dago- eta, Roberto Maroni Italiako Gobernuko Barne ministroak esan duenez, 12.000 milioi euro beharko dituzte gunea berreraikitzeko.
Maronik azpimarratu du ahal den guztia egingo dutela "mafia" probestu ez dadin eraikitze lanez. Gobernuak herritar kaltetuei erraztasunak eman nahi dizkie; bankuetan interesik ez dizkiete kobratuko, kasu.
294 lagun hil dira lurrikaran eta beste 58.000 etxerik gabe daude.
Italia
12.000 milioi euro beharko dituzte Abruzzo eskualdea berreraikitzeko
Italiako Gobernuak dio ahal duen guztia egingo duela "mafia" probestu ez dadin eraikitze lanez. 294 lagun hil dira apirilaren 6ko lurrikararen ondorioz eta beste 58.000 etxerik barik daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu