Hegazkin istripua
121 bidaiari hil ziren hegazkin istripua zerk eragin zuen aztertzen ari dira
Atenastik 40bat kilometrotara lurrera erori zen atzo Zipreko Helios Airways konpainiako hegazkin bat, eta 121 bidaiari hil ziren; haietako 45 haurrak. Hegazkinaren kutxa beltzak aurkitu dituzte gaur, eta haiek Parisera bidaliko dituzte istripua zerk eragin zuen jakiteko. Bi edo hiru aste beharko dituzte kutxa beltzak aztertzeko. Agintariek uste dute arazo teknikoengatik erori zela hegazkina.
Greziak atzo ukatu zuen hegazkina bahitu egin zutela, eta gainera helikoptero militarrek ere ez zutela bota jakinarazi zuen. Haire agintariek azaldu zutenez, hegazkina abiatu eta hamar bat minutura pilotuak abisu eman zuen hozte sisteman akatsak zeudela, eta handik aurrera harremanak eten ziren. Lehen hipotesien arabera, pilotua eta laguntzailea izoztuta hil ziren, eta ondorioz hegazkina erori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu