127 pertsona hil dituzte gaur Irakeko hiriburuan, Bagdaden, bost atentatutan, eta beste 450 zauritu egin dira, Efe berri agentziaren arabera. Bost gunetan bonba-autoak lehertu dituzte.
Poliziak hiriburuko sarrera nagusiak itxi egin ditu, eraso berriak saihesteko asmoz, baita zaurituak erietxeetara azkarrago eramateko ere.
Al Dora auzoan izan da atentatu bat: suizida batek lehergailuz betetako autoa lehertu du Poliziaren ibilgailu baten aurka.
Al Shurya azokan izan da beste eraso bat, hiriburuaren erdialdean, Irakeko Gobernuko Finantza Ministeriotik gertu.
Beste erasoak: Barne Ministerioaren ondoan, Bagdad erdialdean; Arte Ederretako Institutuan, hiriaren mendebaldean; Lan eta Gizarte Gaietako Ministeriotik gertu, Palestina kalean, hiriaren ekialdean.
Urriaren 25ean 155 lagun hil zituzten Bagdaden eta abuztuaren 19an 87an.
irak
127 lagun hil dituzte Bagdaden, bost atentatutan
Besteak beste, Finantza, Barne eta Lan ministerioen ondoan lehertu dituzte bonba-autoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu