Mundua

13 lagun hil dira Tarragonan, autobus istripu batean

Valentziako jaietatik bueltan zihoan autobus batek izan du ezbeharra; bidaiariak atzerriko ikasleak ziren.

2016ko martxoaren 20a
11:48
Entzun

Goizaldea izan da istripua, eta 13 lagun hil dira. Guztiak neskak dira, eta atzerritarrak. Herrialde Katalanetan gertatu da, Tarragonan, AP-7 autobidean, Freginals parean. Gidariari alkohol eta droga probak egin dizkiote, baina emaitzek diote ez zuela ezer hartu eta edan. Itxura guztien arabera, giza hutsegitea izan da. Polizia ikertzen hasi da.

Autobusak auto bat jo du, kontrola galdu eta beste lerrora pasatu ostean. 28 lagun erietxean daude; haietako bederatzi, larri. Erasmus programarekin Herrialde Katalanetara joandako ikasle atzerritarrez beteta zegoen autobusa, eta orain hildakoak identifikatzen ari dira.

Katalunian bi eguneko dolua ezarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.