Gutxienez 13 pertsona hil ziren atzo, 12 irakiar eta AEBetako soldadu bat, hainbat erasotan. Erasorik gogorrena Bakuban gertatu zen, Bagdadetik 60 kilometro ipar-ekialdera. Ekintzaile suizida batek bost polizia irakiar hil eta beste sei zauritu zituen.
Kirkuken (Iraken menpeko Kurdistan) ekintzaile batzuek Irakeko Poliziako hiru kide hil zituzten tiroz. Bagdaden, berriz, AEBetako Armadako konboi baten kontrako ekintza suizida batek erasotzailearen eta zibil irakiar baten heriotza eragin zuen, eta beste hiru zibilen zauritu zituen. Kut hirian ekintzaileek polizia irakiar bat hil zuten, eta Bagdadetik iparraldera, AEBetako soldadu bat hil zuten, bonbaz.
Madainen, berriz, ustez ekintzaile sunitek, 100 inguruk, dozenaka xiita bahitu zituzten eta gainerako xiitek hiritik alde egin ezean haiek hilko dituztela mehatxatu zuten.
IRAK
13 pertsona hil dira erasoetan, eta ekintzaile batzuek dozenaka xiita bahitu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu