mundua

1.300 ume intoxikatu dira Txinan, beruna dela-eta

Eskola batzuen ondoan zegoen enpresa egin dute kutsaduraren erantzule. Agintariek enpresa itxi eta bi arduradun atxilotu dituzte.

2009ko abuztuaren 20a
13:20
Entzun
Txinako Gobernuak altzairutegi bat itxi eta bertako bi ordezkari atxilotu ditu -zuzendariak ihes egin du-,inguruko hiru eskoletako 1.354 haur berunez intoxikatu dituztela susmatzen duelako. Hunan probintziako Wenping herriko ume horiek odolean berun kantitate gehiegi zutela ondorioztatu dute analisiek. Herri horretako haurren %70 kutsatuta dago.

Altzairutegia 2008an zabaldu zuten, ingurumenaz arduratzen den bulegoaren baimenik gabe, Txinako Gobernuaren arabera. Egun Txinan ehun enpresa aztertzen ari dira kutsadura larriak direla-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.