Hirugarren erreskate eguna amaituta, 131 dira gutxienez osteguneko luiziaren ondorioz hildakoak. Igandean, bertan behera utzi behar izan zituzten erreskate lanak, luizi gehiago gertatzeko arriskua zegoela eta.
Pinula ibaia hazi eta gero gertatu zen luizia. Ostegunaz geroztik, 74.000 tona material erretiratu dituzte. Conred Hondamendiak Murrizteko Guatemalako Koordinadorak 2008an ohartarazi zuen halako luizi bat gerta zitekeela El Cambray I eta II-n, baina 35.000 lagunek bertan bizitzen jarraitzen dute "ia ezinezkoa" delako horiek beste norabait mugiaraztea, Conreden txosten baten arabera.