Azken 48 orduetan aspaldian ez bezalako euriteak ari dira jasaten Kolonbian, eta dagoeneko 136 pertsona hil dira eta 1,3 milioi kaltetu dituzte. Bogotako Hidrologia Insititutoaren arabera, 1973tik gertatu diren eurite handienak dira, adituen arabera La Niña> metereologia gertakariaren ondorioz.
Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, herri asko uraren azpian geratu dira, eta Kolonbian dauden 1.100 herrietan larrialdi egoerak izan dira. 1.700 etxebizitza deuseztu ditu urak, eta beste 200.000 kaltetu ditu. Sukre departamentua uholdeak harrapatuta geratu dela salatu dute.
Eguraldiaz gain, ordea, bestelako erantzukizunik badela argudiatzen duenik bada. "Inguru honek orain dela 4.000 urtetik du ureztatzeko arriskua, baina orduko indigenen sistema hidraulikoa hondatu dugu guk eta hori berriro eraikiz hasi beharko genuke", dio Isidro Alvarez irakasle eta idazleak, El país de las aguas liburuaren egileak.
MUNDUA
136 pertsona hil dira gutxienez Kolonbian, azken hiru hamarkadetako eurite handienetan
Herri asko uraren azpian geratu dira, eta dagoeneko 1,3 milioi pertsona kaltetu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu