MUNDUA

138 lagun hil dira Filipinetan 'Haiyan' ekaitzaren ondorioz

Gurutze gorriaren arabera, 1.200 lagun baino gehiago izan litezke hildakoak.

2013ko azaroaren 9a
16:31
Entzun

Hondamendia gero eta handiagoa da Filipinetan, orduek aurrera egin ahala. Gobernuak baieztatu duenez, 138 lagun hil dira Haiyan tifoiaren eraginez. Gurutze Gorriaren ustez, ordea, 1.200dik gora dira hildakoak. Artxipelagoaren erdialdetik igaro da ekaitza, eta triskantza eragin du bertan.

Hondamendien Kudeaketarako Filipinetako Batzordeak esan duenez, 4,2 milioi laguni egin die kalte tifoiak, eta horietatik 342.000k etxetik joan behar izan dute. 3.400 etxebizitza oso kaltetuta daude haize ufada gogorren eta euriteen eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.