Turkiako Justiziak 138 urteko espetxe zigorra jarri dio Emir Demir kazetariari, bere artikuluen bidez PKK Kurdistango Langileen Alderdia sustatu izan duela egotzita eta PKKren izenean delituak egin izan dituelakoan, "nahiz eta ez izan bertako partaidea". Diyarbakir eskualdeko auzitegiak jarri dio zigorra.
2008 eta 2009an egin zituen Demirrek delituak, auzitegiaren arabera, Azadiya Welat (Herri librea) egunkarian idatzitako 84 artikulutan.
Kazetariak ez du parte hartu gaurko auzi saioan —epaiketako azkena zen—, eta epaileak hura atzemateko agindu du.
Lehendik, Azadiya Welat-ko beste kazetari batzuek ere jaso izan dute 150 urte inguruko kartzela zigorrik.
Kazetarien Askatasunerako Turkiako Plataformak adierazi du "Turkian prentsa askatasuna galtzen" ari dela. Gogorarazi du gaur egun kazetarien eta hedabideen aurkako 120 ekinbide judizial zabalik daudela eta 50 kazetari daudela Turkiako espetxeetan.
mundua
138 urteko kartzela kazetari bati, PKK sustatu duelakoan
Kurdistango Langileen Alderdiaren izenean delituak egin izana ere egotzi dio Turkiako Justiziak Emir Demirri. Turkian 50 kazetari dauzkate espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu