Guardia Zibilak 14 lagun atxilotu ditu bart Bartzelonan "terrorismo islamistarekin" lotura izatea leporatuta. Espainiako Barne Ministerioak agertu duenez, Raval auzoan izan dira atxiloketa gehienak, eta, gainera, auzoko hainbat etxebizitza eta lokal miatu dituzte, tartean, meskita bat. Atxiloketak egin dituzten kaleetan Pakistandik iritsitako komunitate zabala bizi da; hain zuen ere, atxilotuetatik 12 jatorriz Pakistangoak dira eta beste biak Indiakoak.
Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren arabera, lehergailuak biltzen ziren atxilotuak eta atentatuak egiteko prestatzen ari ziren. Zehazki, atxilotuak "erradikaltasun ideologoitik haratago" zeudela esan du Rubalcabak, "ekiteko prest". Miaketetan lehergailuentzako lau tenporizagailu aurkitu dituztela ziurtatu du. Atxilotuen izenik ez du emam nahi izan Barne ministroak, eta operaziak zabalik jarraitzen duela agertu du.
Mundua
14 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Bartzelonan, "terrorismo islamistarekin" lotura izatea egotzita
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroaren arabera, "erradikaltasun ideologitikotik haratago" zeuden, "ekiteko prestatuta". Haien etxeetan lehergailuentzako tenporizagailuak atzeman dituztela ziurtatu du. Jatorriz Pakistangoak dira 12 eta Indiakoak beste biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu