maroko

14 lagun hil dituzte Marrakexen, kafetegi bateko leherketan

Djema el Fnaa enparantza ezagunean dagoen kafetegi batean izan da eztanda. 11 hildako atzerritarrak dira; sei, frantziarrak.

2011ko apirilaren 28a
23:04
Entzun

Hamalau lagun hil dituzte gaur eguerdian Marrakexko (Maroko) kafetegi batean izandako leherketan, eta beste 23 zauritu egin dira. Marokoko Barne Ministerioaren arabera, atentatua izan da. "Dauzkagun datu guztiengatik, ekintza kriminal antolatua izan dela esan behar dugu", adierazi du Jalid Naciri Komunikazio ministroak. Albiste agentziek hasieran zabaldu dutenez, gas bonbonak lehertu dira.

Hildakoen artetik 11 atzerritarrak dira; sei, frantziarrak.

Djema el Fnaa enparantza ezagunean dago kafetegia. 'Argana' izena du. Reuters argazki agentziako argazkilari batek adierazi duenez, leherketa izan den unean kafetegia beteta zegoen. Inguru hartan Marrakexera joaten diren turista asko egoten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.