iraken okupazioa
14 soldadu estatubatuar eta itzultzaile irakiar bat hil dituzte eraso batean, Bagdadetik gertu
Gutxienez 14 soldadu estatubatuar hil dira beraien konboiaren aurrean lehergailu bat lehertu ostean, Hadiza hiritik gertu Bagdad mendebaldean. Bagdaden zabaldutako agiri baten arabera, estatubatuarren konboian zihoan itzultzaile irakiar batek ere bizia galdu du erasoan, eta beste soldadu bat larri zauritu da. Soldaduak Itsas Armadako Bigarren Mailako Batailoiko kideak ziren, eta Siriako mugan, Hadiza hiritik gertu, guda batean zebiltzan borrokan.
Hadizatik gertu galdu dute bizia 14 soldadu estatubatuarrek eta itzultzaile irakiar batek, beraien konboiaren aurrean lehergailu bat lehertu ondoren. Hadiza matxinoen gotorlekurik garrantzitsuenetakoa da, eta Bagdadetik 220km iparekialdera dago. Hain zuzen, hil dituzten Itsas Armadako soldaduak hango borroka batean ari ziren borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu