14 urteko gazte bat hil da Santiagon, Txilen, ustez poliziak egindako tiro batek bularrean emanda. Gaztea gaur goizaldean hil da, greba orokorreko bigarren egunaren ondoren izadako liskarren baitan.
Gaztea bere anaiarekin batera zihoan, Santiago hiriko Macul auzoan dagoen etorbide bat gainetik zeharkatzen duen pasabidean barrena. Anaiak "ziurtasun osoz" dio errua Carabineroena izan dela; "Carabineroengandik zetozen hiru tiro entzun ditugu. Geldirik eta mugimenduan zeuden hainbat furgoneta zeuden, ez dakigu horietatik nondik irten ziren tiroak, baina %100ean ziur nago tiroak egin dituztenak Carabineroak izandirela", esan du anaiak.