Gutxienez, hamabost lagun hil dituzte eta beste 40 zauritu gaur Pakistanen, polizia postu baten aurka egindako atentatu suizidan. Bonba-auto bat lehertu dute. Ustez 350 kilo lehergai zituen bonbak. Herrialdearen ipar-ekialdean egin dute erasoa, Hangu herrian. Handik gertu da Afganistan.
Hildakoen artetik hiru poliziak dira eta beste hamabiak zibilak.