Beste atentatu gogor bat egon da gaur Iraken, Ramadin, 15 pertsona hil dituztelako eta 21 zauritu. Auto-bonba bidezko atentatu suizida izan da, Irakeko Poliziak esan duenez. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Armadak adierazi du gutxienez 11 direla hildakoak. Atentatua Ramadiko polizia-etxearen kontrakoa izan da, eta hildakoen artean lau polizia behintzat badaude.
Faluia hirian beste atentatu bat gertatu da, eta bertan AEBetako auto militar bat suntsitu egin dute bonba baten bidez. Irakeko Poliziak esan du autoko kideak hil egin direla baina datu hori ez du egiaztatu AEBetako Armadak.
Hauiyan ere izan da atentatua: bi lagun hil dira auto-bonba bat lehertu ondoren.
Mundua
15 pertsona hil dituzte Iraken atentatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu