Mundua

150 lagun hil dira Indian, tenplu batetik ihes egitean babes hesia hautsi eta gero

Hamar mila pertsona zeuden errezatzen ezbeharra gertatu denean. Jodhpur hirian izan da gertaera.

2008ko irailaren 30a
18:17
Entzun
Indiako tenplu batean, Navratri hindu jaiari hasiera emateko milaka lagun errezatzen ari zirela, babes hesi bat hautsi da, jendea lasterka hasi da ihes egiteko, haietako asko erori egin dira, iturri ofizialen arabera "panikoa handia" sortu du, eta gutxienez 150 lagun hil egin dira. Indiako mendebaldean izan ezbeharra: Jodhpur hirian, Chamunda tenpluan. Beste 300 pertsona inguru zaurituta daude.

Hildako gehienak gizonezkoak dira. Izan ere, emakumezkoak beste leku batean zeuden. Hamar mila lagun zeudela esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.