Port Huron herrian gertatu da. Urtero jaialdi handi bat egiten dute AEBetako iparraldeko herri horretan, eta aurten ere milaka pertsonak St. Clair ibaira jauzi egin dute aire lastairak eskuetan hartuta. Aurten, ordea, ezin izan dira denak nahi zuten lekuan lehorreratu. Izan ere, haizeak eraman ditu, eta ibaiaren beste ertzera iritsi dira, Kanadara.
St. Clair ibaiak AEBak eta Kanada banatzen ditu inguru horretan. "Estatubatuarrak zeuden leku guztietan", esan du Peter Garapick Kanadako kostazainak. Nora ezean geratu ziren hainbat bainulari, eta kostazainek lagundu behar izan zieten lehorreratzen. Sarnia herrian lehorreratu ziren, Kanadan, Torontotik 300 kilometrora.
Legez kanpo sartu ziren ofizialki, eta Kanadako agintariek autobusetan sartu eta AEBetara eraman zituzten, Poliziak babestuta. "Eromena izan da, baina dena ondo atera da azkenean".